Inspira zaitez Street View-ri buruzko istorioekin
Zanzibar
Ikusi zer esaten duen Street View-ko argazkilari fidagarriz osatutako World Travel in 360 (WT360) taldeak Zanzibar proiektuari buruz. Proiektu horretan, argazkilariek Tanzaniako gobernuarekin elkarlanean jarduten dute Zanzibar mapan ezartzeko. Federico Debetto, Nickolay Omelchenko eta Chris du Plessis Tanzaniara joan ziren uhartediko tokiak mapan gehitzeko prestatze-lanak egiteko, bertakoei Street View-ko argazkiak egiten irakasteko eta komunitateak proiektua bere kabuz jarrai zezan eredu iraunkor bat sortzeko asmoz.
Myanmar
Ezagutu Myanmar bideo honekin, non 3XVIVR Productions-eko Nyi Lynn Seck argazkilariak eta haren lankideek egin duten lan zoragarria ikusi ahal izango duzun. 3XVIVR luzaroan gogor aritu da lanean bere proiektu berezia aurrera eramateko: Street View erabilita Myanmar digitalizatzea, 360°-ko panoramiken bidez bertako ondare kulturala babesteko.
Zimbabwe
Ikusi Tawanda Kanhemaren istorioa, Street View-ren bidez Zimbabweko mapak osatzeari buruzkoa. Tawanda Zimbabwera itzuli zen (hots, bere sorterrira), Harare hiriburuaren eta nazioarteko helmuga turistikoa diren Victoria ur-jauzien Street View-ko irudiak Google Maps-en argitaratzeko asmoz. Proiektu hori duela gutxi zabaldu egin du, eta Zimbabweko beste kokapen garrantzitsu batzuk ere hartuko ditu barne.
Kenya
Ezagutu Kenyako mapak osatzen ari diren Local Guides programako kide eta Street View-ko argazkilari fidagarri batzuk. Munduak Kenyaren edertasun zoragarria ikus zezan nahi zuten, eta hori lortzeko tresnarik hoberena Street View zela pentsatu zuten.
Armenia
Ezagutu Joe Hacobian, Armenia360 irabazi-asmorik gabeko erakundearen sortzaileetako bat. Joek aurkezpen bat egin zuen Londreseko 2019ko Street View Summit bileran, bere arbasoen herrialde zaharreko mapak osatzeko bere taldearekin batera egin zuen bidaiari buruzkoa. Street View-ren bidez edozeinek beretzat garrantzitsuak diren tokiak mapan gehi ditzakeela erakusten du bere istorioak.
Bermuda
Ezagutu nola kontratatu zuen Bermudako turismo-agintaritzak (zeina helmugako marketin-erakunde bat baita) Miles Partnership izeneko Street View-ko agentzia fidagarria, hark Street View-ko irudiak bil zitzan. Miles Partnership-ek Bermudako turismo-agintaritzari buruz Google Maps-en zegoen informazioa optimizatu zuen, eta tokiko enpresa berriak ezagutzeko aukera areagotu. Gainera, turistei Bermuda era birtualean ezagutzea ahalbidetu zien, bertara bidaiatzeko planak egin ahal izan zitzaten (edo horri buruz amestu!).
Tonga
Tania Wolfgrammek eta Wikuki Kingik, Grid Pacific enpresaren sortzaileek, Tongako mapak osatzeko bidaia dokumentatu zuten. Tongako eta Pazifikoko beste irla batzuetako kultura sustatzeko asmoz, uhartedi osoko mapak osatzeari eta Street View-n gehitzeari ekin zioten. Ikusi haien istorio harrigarria hemen.